Sasoeta-Zumaburu eskola irekia eta hurbila da, giro atsegina eta gertukoa eskaintzen duena.
Hauek dira eskolaren ezaugarriak:
- Euskalduna: Hizkuntzaren sustapena Euskara Ahora proiektua eta Euskara Batzordearen bidez egiten dugu. Proiektuaren barne daude Esazu Irrati eta aldizkaria eta batzordeak antolatzen dituen jarduerak.
- Inklusiboa: Ikasle bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezan, hezkuntza norberaren ezaugarrietan oinarritua dago.
- Integratzailea: Eskola komunitatea anitza da eta behar ezberdinetako ikasleen garapen integrala eta gizarteratzea bermatzea dugu helburu.
- Hezkidea: Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bultzatzen dugu.
- Bizikidea: Elkarbizitza Batzordearen bidez eskola komunitatean elkarbizitza positiboa bultzatzen da.
- Berritzailea: Kalitatezko irakaskuntzeko lortzeko metodologia berriak (Metodologia Batzordea), teknologia berrien erabiliera (IKT Batzordea) eta inguruko errealitate soziala kontuan hartzen ditugu.
Gure ikastetxeko ildo pedagogikoa ondoko puntuotan oinarritzen da:
- Ikaslea modu integralean hezten dugu. Bere dimentsio afektibo-emozionalean, sensorial-motorean, harremanezkoan eta kognitiboan garatuz.
- Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista izatea, irakaslea prozesu eta garapen horretan laguntzailea izanik.
- Ebaluazio jarraia egiten dugu, ikasleen ikaskuntza-prozesu osoa kontuan hartzeko.
- Lantzen diren gaien funtzionaltasuna kontuan hartzen dugu, ikasleek ikasitako errealitatean islatu dezaten.
- Ikasleen iritzi kritikoa sustatzen dugu, eskura dituzten informazio iturri eta teknologia berriak behar bezala erabiltzeko.
- Elkarrekintzan sortzen diren gatazkak hitz eginez konpontzen ditugu, elkarrenganako errespetu arauak eta enpatia landuz.
- Talde lanak sustatzen ditugu, hauek ikasleen etorkizunean izango dituzten onurez jakitun garelako.