HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA GARATZEKO PROGRAMA
Azken urteotan feminismoak egin dituen ekarpen eta aurrerapenei esker, argi ikusi da heziketa afektibo-sexualak eta hezkidetzak indarkeria matxistaren errotik kentzean duen eragina. Horregatik, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, gure eskola proiektuan jasota dagoen bezala, Heziketa afektibo-sexuala garatzeko programa martxan jarriko da LH-ko ikaslegoarekin. Aurreneko urratsa LH4, LH5 eta LH6. mailetan ezartzea da, 2024-2025 ikasturtean; hurrengo urratsa, Lehen Hezkuntzako etapa osora zabaltzea da.
Aipatu beharra dago, programa honen ezarpenaren agente garrantzitsua Lasarte-Oriako Udala izan dela, bere eskutik Laia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkartea proposatua izan da: LH nahiz DBH-n indarkeria matxistaren prebentziorako lanketan aditu eta eskarmentu handikoa.
Eskolako Zuzendaritza Laia Elkartearekin elkarlanean aritu eta gero hurrengo helburu pedagogikoak markatu dira:
- Hezkidetza garatzea, eta hori garatzean, sexismoaren garapenean eragitea.
- Ikastetxeak duen hezkidetza planaren osagarri izatea.
- Tratu onaren eredua lantzea.
- Desberdintasunetik berdintasunean heztea.
- Berdintasunean oinarritutako hezkuntza afektibo-sexuala ulertzea eta garatzea.
- Sexualitatea bere osotasunean ulertzea.
- Indarkeria matxistaren prebentzioan eragitea detekzioaren bidez.
- Genero sozializazioaren deseraikitzea bestelako ereduak landuz.