EUSKARAREN MARATOIA
Euskararen Maratoia 4 urtez behin egiten da 1986. urtean lehen aldiz egin zenetik, eta erreferentziazko topagunea da herritar ugarirentzat. Oro har, herritar guztiei -haur, gazte, heldu zein adineko…-euskararen aldeko gune partehartzailea eskaini nahi die Euskararen Maratoiak, 40 orduz herritarren euskararen aldeko lana eta atxikimendua aitortuz, babesa emanez, eta gogoberritzea sustatuz. Herrian sortutako ekitaldia da eta herritarrok egiten dugu, ekitaldi bakoitzean euskal komunitatea egonkortu eta indartuz.
Aurten, urriaren 17/18 asteburuan izango da Euskararen XI. Maratoia.
Familientzat IKT hitzaldia
Hitzaldia BCSC (Basque Cybersecurity Centre) erakundeak emango du.
Gaiak:
- Segurtasuna interneten
- Zibersegurtasuna bideo-jokoetan
- Mugikorraren gehiegizko erabilieraren prebentzioa eta kontrola
- Zibersegurtasuna etxean eta zibersegurtasun pertsonala
- Ziberbullying, genero ziberindarkeria eta internet bidezko beste indarkeria motak.
Noiz: Azaroak 21, 16:30-18:30
Non: Sasoeta eraikina
Izen-ematea: Aforoa mugatua da, beraz izena eman behar da. Familiek posta elektroniko bidez jasoko duzue izen emateko inprimakia.
22. Korrika Txikia
Korrika txikia apirilaren 8an 11:00etan izango da. Mapan berdez markatua dagoen ibilbidea Sasoeta-Zumaburu ikastetxeak egingo du, maila bakoitzak lekukoa non hartuko duen zehazten delarik. Kamiseta berdea ekarri beharko da egun horretarako.
Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika!
Korrikari buruzko informazio gehiago hemen.
Familientzat IKT hitzaldia
Hitzaldia BCSC (Basque Cybersecurity Centre) erakundeak emango du.
Gaiak:
- Segurtasuna interneten
- Mugikorraren gehiegizko erabilieraren prebentzioa eta kontrola
- Ziberbullying, genero ziberindarkeria eta internet bidezko beste indarkeria motak.
Noiz: Martxoak 14, 16:30-18:30
Non: Sasoeta eraikineko gimnasioan
Izen-ematea: Aforoa mugatua da, beraz izena eman behar da. Familiek posta elektroniko bidez jasoko duzue izen emateko inprimakia.
2022-23 Matrikulazioa
Matrikulazioa epea: Urtarrilaren 17tik 28ra
Ate irekiak: Urtarrilaren 15a, 11:00etatik 13:00era. Zumaburun (Zumaburu kalea, 13)
Bilera informatiboa: Urtarrilaren 18a, 17:00etan. Zumaburun (Zumaburu kalea, 13)
Kontaktua: 943 36 12 26
