Bizipoza eskolan ekimenaren helburu nagusia mundu inklusiboagora bidean denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzea da. Ekimen honetan euskal gizarteko elkarte ezberdinek parte hartzen dute begirada berrietan hezteko ikuspuntuak emanez.
Bizipoza eskolan ekimenak haur eta nerabeak begirada berri horietan heztea du xede eta haiekin batera eskola komunitatean parte hartzen dugun guztiok ere heztea. Ikastetxeen eskura gai ezberdinak jorratzeko materiala jartzen dute errealitate ezberdinak ikusiaraziz eta hauei lekua emanez.
2023-24 ikasturtean gure eskolan jorratu ditugun gaiak hurrengoak dira:
- Norebere buruaren ezagutza eta taldekidetasuna.
- Identitatea, genero rolak eta transexualitatea.
- Heriotza
- Eskola jazarpetan
- Familia aniztasuna eta sexu orientazioa
Irria, aniztasuna, enpatia eta elkartasuna. Zipriztindu zure eremutik hasita! Zipriztindu Bizipozaz!