ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA MUGIMENDUA GARATZEKO PROGRAMA
Azken hamarkadetan gure gizartearen elikadura aldatzen joan da gero eta elikagai landuagoak kontsumituz. Honi gehitu behar zaio sedentarismo maila handitu eta ariketa fisikoa murriztuz joan dela. Horren guztiaren eraginez gure gizartearen obesitate maila igo egin da. Kontuan hartzen badugu, gainera, obesitatea eta minbizi kasuak zuzenean harremanetan jartzen duten azken ikerketek minbizi kasuen %40a bizi ohitura osasuntsuekin prebenitu daitezkeela, behar–beharrezkoa ikusten genuen gure eskolako LH etapa osoan Elikadura osasungarria eta mugimendua garatzeko programa. Horregatik, Eskolako BAT taldeak, bizikidetzaz arduratzen den organoak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlana egin ondoren programaren eraketa eta helburuak markatu ziren:
Programa honek hiru fase hartzen ditu:
- Familiekin hausnartzeko espazioa sortu eta irakaslegoarekin formakuntza saioak aurrera eraman.
- Ikaslegoarekin eskuhartzea
- Programan inplikatutako eskola komunitateko kide guztien partetik balorazioa eta azken hausnarketa.
Programa honetarako hurrengo helburu pedagogikoak markatu dira:
- Ikasleen eguneroko ariketa fisikoaren maila haztea.
- Ikasleen artean hamaiketakoan elikagai osasuntsuen kontsumoa sustatu, ohiturak aldatzeko asmoz.
- Familientzako hausnarketarako espazio bat sortu euren kezkaz eta mugak aztertzeko.
- Familiak tresna eta baliabidez hornitzea, bizimodu osasuntsu batera aldaketa eman dadin.
- Ikastetxean hamaiketakoaren inguruko arauei dagokionez aldaketa iraunkorrak lortzea.