“Goiz Txokoa” zerbitzua familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Guraso Elkarteak, Burunzpek, antolatzen du eta lan-ordutegia eta ikasleen sarrera-ordua bat ez datozen egoeretarako da.
Ordutegia
08:00etatik 09:00etara. Gutxieneko egonaldia 5 minutu eta gehiengoa ordu bete.
Kontaktua
extraescolares@burunzpe.net
Araudia
- Zerbitzu hau eskola barruan eskaintzen denez, antolakuntza, jarduerak eta metodologia Guraso Elkarte eta zuzendaritzaren ardurapean daude eta elkarrekin koordinatzen dira.
- Guraso Elkarteko urteko kuota ordaindu duten ikasle guztiak sartzen ahalko dira zerbitzuan, betiere ezarritako gutxieneko taldeak osatzen badira.
- Beste urteetako zorrik ez izatea Guraso Elkartearekin.
- Zerbitzuaren erabilerak Barne Araudi honetan adierazitako baldintzak onartzen direla esan nahi du.
Kuotak
- Hilean egun bat: 8 €
- Hilean aste bete edo gehienez 5 egun: 18 €
- Maiztasun handiko erabiltzailea (hilean 5 egun baino gehiagotan): 36 €
Ordainketak
- Ordainketak hilero egitea eskatzen da.
- Kontzeptuan, IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK, MAILA eta HILABETEA jarri behar dira. Diru-sarreraren ziurtagiria gordetzea eskatzen da.
Gehiegizko eskaeren aurrean
Lehentasuna izango dute, ordena honetan:
- Guraso elkarteko kide aktiboak diren familien seme-alaba edo tutoretzapekoak.
- Aurreko ikasturtean zerbitzua erabili duten ikasleak
- Zerbitzua maiztasun haundiarekin erabili behar duten ikasleak
* Egoera berdinean dauden ikasleen eskaera gehiegizkoa izango balitz, zozketa bidez egingo litzateke zerrenda. Zerrenda hori izango da sartzeko irizpidea eta ordena.