Ildo pedagogikoa

Sasoeta-Zumaburu eskola irekia eta hurbila da, giro atsegina eta gertukoa eskaintzen duena.

Hauek dira eskolaren ezaugarriak:

  • Euskalduna: Hizkuntzaren sustapena Euskara Ahora proiektua eta Euskara Batzordearen bidez egiten dugu. Proiektuaren barne daude Esazu Irrati eta aldizkaria eta batzordeak antolatzen dituen jarduerak.
  • Inklusiboa: Ikasle bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezan, hezkuntza norberaren ezaugarrietan oinarritua dago.
  • Integratzailea: Eskola komunitatea anitza da eta behar ezberdinetako ikasleen garapen integrala eta gizarteratzea bermatzea dugu helburu.
  • Hezkidea: Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bultzatzen dugu.
  • Bizikidea: Elkarbizitza Batzordearen bidez eskola komunitatean elkarbizitza positiboa bultzatzen da.
  • Berritzailea: Kalitatezko irakaskuntzeko lortzeko metodologia berriak (Metodologia Batzordea), teknologia berrien erabiliera (IKT Batzordea) eta inguruko errealitate soziala kontuan hartzen ditugu. 

Gure ikastetxeko ildo pedagogikoa ondoko puntuotan oinarritzen da:

  • Ikaslea modu integralean hezten dugu. Bere dimentsio afektibo-emozionalean, sensorial-motorean, harremanezkoan eta kognitiboan garatuz.
  • Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista izatea, irakaslea prozesu eta garapen horretan laguntzailea izanik.
  • Ebaluazio jarraia egiten dugu, ikasleen ikaskuntza-prozesu osoa kontuan hartzeko.
  • Lantzen diren gaien funtzionaltasuna kontuan hartzen dugu, ikasleek ikasitako errealitatean islatu dezaten.
  • Ikasleen iritzi kritikoa sustatzen dugu, eskura dituzten informazio iturri eta teknologia berriak behar bezala erabiltzeko.
  • Elkarrekintzan sortzen diren gatazkak hitz eginez konpontzen ditugu, elkarrenganako errespetu arauak eta enpatia landuz.
  • Talde lanak sustatzen ditugu, hauek ikasleen etorkizunean izango dituzten onurez jakitun garelako.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako horiek onartzeko eta gure cookie politika onartzeko, sakatu esteka informazio gehiagorako. ACEPTAR

Aviso de cookies
EU