Ikastetxea

Sasoeta-Zumaburu D ereduko ikastetxe publikoa da.

Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eta Gela Egonkorra eskaintzen ditu. 

Gure eskola, 1995-96 ikasturtean Lasarte-Oriako eskola mapa antolatu zenean sortu zen. Zumaburu eta Sasoeta ikastetxeak elkartu egin ziren eta 1996-97 ikasturtean Sasoeta-Zumaburu HLHI izena hartu zuen.

Eskolak bi eraikin ditu. Bat Zumaburu auzoan, Haur Hezkuntzako ikasleak biltzen dituena eta bestea, Sasoeta auzoan, Lehen Hezkuntza eta Gela Egonkorreko ikasleak biltzen dituena. 

HELBURUAK:

  1. Kalitatezko hezkuntza eskaintzea.
  2. Ikaslearen garapen integrala bermatzea.
  3. Aniztasunaren errespetuan heztea.
  4. Hezkuntza-komunitate osoaren inklusioa kontuan hartzea.
  5. Gure herria, historia eta hizkuntza ezagutzea.
  6. Zientzia eta teknologia-berrikuntzak irakaskuntza-prozesuan integratzea.
  7. Ingurumena eta herriaren alde lan egitea.
  8. Hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko eskubidea bermatzea

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako horiek onartzeko eta gure cookie politika onartzeko, sakatu esteka informazio gehiagorako. ACEPTAR

Aviso de cookies
EU