Ikasle ordezkarien bilerak hiruhilean behin egiten dira. Bertan gela bakoitzeko 2 ikaslek eta eskolako zuzendaritzak parte hartzen dute. Aldian-aldiro ikasle ordezkariak aldatzen joaten dira, gelako kide guztiek ordezkari izateko aukera izan dezaten.
Bilera horietan ikasleek eskolaren inguruko kezka, aldaketen beharra eta proposamenen inguruan hitz egiten dute, modu horretan ikasleak eskolako parte aktibo bilakatuz.
Momentu honetan ikasleak eskolako jolastokiaren inguruan hausnartzen ari dira, patio hezkide eta bizikide bat sortzeko.