Gure ikastetxeko jangelaren helburu nagusia, ikasleak janariaren inguruan, lagunarte inguruan eta hezitzaileen inguruan, ongi senti araztea da. Horretarako, mahaian egiteko unean, baloreen inguruan eta janariarekiko ohitura egokien inguruan, lan egiteko konpromezua dugu.
Kontuan hartu behar dugu, ikasleak goizean etorri eta arratsaldean etxera joan arteko denbora, heziketarako denbora dela eta bertan parte hartzen dugu, bai jangelako hezitzaileak, bai eta irakaslegoak ere guztion artean puzzlea osatuaz.
Eguerdiko unea, ordu lektiboz kanpoko unea izanik, aukera handia ematen digu ikuspegi pedagogiko batetik, baloreetan hezitu eta transmititzeko. Guzti hau modu ludiko batean.
Beraz, jolaserako denbora garrantzitsu honek, elkarbizitza egoki baten oinarrituz, beraien garapen pertsonalean lagunduko die eta hori da gure xedea.