Bazkariaren kostu erreala 9,20€/egunekoa da, baina ikasleek baremo ezberdinen arabera ordaintzen dute. Gainontzekoa Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du.
- Ohiko bazkaltiarra: 4,60€/eguneko. Ikasturte osoan 4-5 egunetan jantoki zerbitzua erabiltzen duena.
- Ohiko bazkaltiar garraiatua: 3,30€/eguneko. Zentrotik 2 Km edo gehiagora bizi den eta ikasturte osoan 4-5 egunetan jantokiko zerbitzua erabiltzen duena.
KUOTEN ZEHAZTAPENAK
- Bazkaltiarrak 5 egun edo gehiago jarraian jantokira etorri behar ez badu, eta gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten badu, egun horietan ordaindu beharrekotik %50a kenduko zaio, hau da, 2,30€/eguneko.
- Arrazoi zehatzik gabe kuotaren bat ordaindu gabe duen bazkaltiarrari, eta egoera bideratu ezean, baja emango zaio.